Gure bildumak

Gure guneetan hizkuntza desberdinetako liburuak aurkituko dituzu; frantsesez, euskaraz, ingelesez, espainolez... (bertsio originala edo elebiduna).


Zure libururik gogokoena ez dago oraindik gure bildumetan? Zure proposamenak jasotzen ditugu erosketak egiteko.

Irakurri eta... Informatu

Ezagutu itzazu gure aldizkako harpidetzak liburutegiko “Egongela” eremuan; aisialdiko eta gaurko gaiei buruzko aldizkariak, eskualdeko prentsa edo prentsa espezializatua.

Irakurri eta... Handitu

Haurrei edo gazteei eskainitako guneen barruan, gogoa pizteko liburu aukera zabala, albumak, joko-liburuak, fikzioa eta dokumentalak... eta baita ere eleberriak, lehen irakurketak, komikiak, manga, CDak (haur-kantak, sehaska-kantak...), CD liburuak, entzunezko liburuak, DVDak (marrazki bizidunak, animaziozko filmak). Gurasoentzako eta haurren profesionalentzako dokumentu espezializatuak umeei nola lagundu gidatzeko.

Ihes egin, ulertu, ezagutu

Helduentzako eta gazte-helduentzako fikzioak eta dokumentalak, nerabeentzako dokumentalak. Helduentzako eleberriak (polizia eleberriak, lekukoak, zientzia fikziozkoak, historikoa, etab.), “gazte-helduentzako” literatura, dokumentuak letra handian, gai guziei buruzko dokumentalak, dokumentu profesional espezializatuak, entzunezko liburuak, liburu elektronikoak.

Hona hemen gure azkenengo berrikuntzen antologia bat :

Nous avons détecté une activité suspecte. Veuillez cliquer ici pour poursuivre.