Kontsultatu, mailegatu, erreserbatu

Sartzeko eta izena emateko baldintzak

 

Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guziak erabiltzeko, liburutegiko txartela eskatzea besterik ez duzu. Txartel izenduna eta pertsonala da eta dohainik jasoko duzu. Urte beterako balio du eta izen-ematearen urtemugan berritu daiteke. Jasotzeko, nortasun agiri bat eta bizilekuaren frogagiri bat aurkeztu behar dituzu. Nahiz eta liburutegiko txartelik ez izan, sarrera eta dokumentuen kontsulta librea eta dohainekoa da.
Aukeratu zure dokumentuak eta mailegatu:
- 10 dokumentu guztira:  liburuak, DVDak, CD liburuak, entzunezko liburuak, aldizkariak 5 asterako.
- Liburu elektroniko bat 5 asterako.
____
Erreserbak:
Dokumentu bat maileguan hartu nahi duzu? Lekuan edo gure web-orriaren bitartez egin ahal duzu erreserba. Dokumentua eskuragarri dagoenean abisatu egingo dizugu eta 15 egunez gordeko dugu.
Mailegua 15 egunez luzatzea posible da, baldin eta dokumentuak aldez aurretik erreserbatu ez badira eta itzultzeko data pasatu ez bada.

 

Non gaude

 

 

 

Helbidea eta ordutegia:

 

1 Rue des Ecoles, 64210 Bidarte
09 51 29 81 22
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

_____

Asteartea/osteguna: 10:00-12:00 eta 15:00-18:00
Asteazkena-Larunbata: 10:00-17:00
Ostirala: 13:30-19:00

 

Dokumentuak itzultzeko tranpa

Dokumentuak itzultzeko tranpa erabili:

 

Dokumentuak itzultzeko tranpa, sarrera nagusiaren ezkerraldean aurkitzen da, ate gorri handia dagoen tokian. Dokumentuak zirrikituan sartu aurretik, eskanerretik pasatu behar dituzu. Erabilera oso erraza da. Jarraitu hurrengo urratsak:


1/ Kokatu dokumentu bat atean integratuta dagoen eta argi berdea duen tresnaren kontra.
2/ Tresnak kliska egiten du: dokumentua Toki-Tokikoa dela baieztatzen du. Tranpa zabaldu egingo da segundo batzuetan dokumentua sartu ahal izateko.
3/ Tresnak kliska egiteari uzten dio: operazioa berriro ere hasi behar da.

 

Oharra: Tresnak ez ditu dokumentu batzuk ezagutuko, bainu-liburuak adibidez. Hori dela eta, beste dokumentu batekin batera pasatu beharko dira. (Hala eta guztiz ere, kontuz, ez sartu dokumentu larregi elkarrekin, hondatu ez daitezen.)

 

Taldeak eta elkargoak

Haurren, gazteen, adineko pertsonen profesionala bazara, edo Bidarteko elkarte edo kolektibo bateko kide bazara, bisita puntual, ohiko edo proiektu baten jarraipenaz balia zaitezke.

Testuinguru horretan, harpidetza berezi bat izan ahal duzu: adibidez, irakasleentzat, 40 dokumenturen mailegua 60 eguneko epean.

Galdetu liburutegiko taldeari.