Toki-Toki façade

Talde bat zure ondoan

Irakurketa aholkuak, ikerketak, orientazioa espazio desberdinetan eta bildumen inguruan, laguntza

informatikoa eta digitala, mailegu automatikoko terminalen erabilera, irakurle-kontuaren kudeaketa... Behar izanez gero, eskatu ezazu laguntza edo hitzordua zure zalantzak argitzeko.

Autonomia osoarekin

Toki-Toki-k zerbitzu guziak eskaintzen dizkizu zure maileguak autonomia osoarekin bilatu, aurkitu eta kudeatu ahal izateko.


Sarrera librea

Toki-Toki horma gabeko espazioa da; hara hona ibili eta espazioak zeharkatu ahal dituzu, eta liburutegiko berrikuntzak, gogokoenak edo kontsultatu beharrekoak ezagutzeko aukera izango duzu. Liburu baten bila zabiltza? Jarraitu itzazu liburutegiko altzarietan topatuko dituzun argibideak. Ez dakizu zer aukeratu? Apalategien barrena sartu, gainbegiratu, utzi zaitez tentatzen,

hamaika aurkikuntza egingo dituzu!

livres-2
IMG20210723182644
IMG20210723162129
IMG20210701164029
IMG20210629172112