TokiToki

Egongela eta tisana gunea

Ordu zehatz batzuetan eta gertakari bereziak daudenean (irakurketa topaketak, gai baten inguruko

bilerak kafe baten inguruan, elkarteekin, idazleekin, artistekin topaketak...), Toki-Toki-k te edo kafe baten inguruan une atsegin bat eskainiko du egongela-prentsa gunean. Parte hartu nahi izanez gero, jarri kontaktuan liburutegiko taldearekin.

Hartu ezazu parte

Toki-Toki-ko bizitzan inplikatu nahi zara? Bildu zaitez gurekin! Hemen, denek parte har dezakete erosketetan, liburuen estalkiak babesten, gogokoenak (edo desengainuak!) partekatzen, animazioen inguruan iradokizunak proposatzen...


Birziklatze gunea

Ez dakizu zer egin zure liburuekin? Liburutegia interesatuta egon liteke. Hartu ezazu hitzordua gurekin eta zure proposamenak aztertuko ditugu.


Herriko etxearen plazan, Jean Jaccachoury eskolen aurrean eta Kirolak-etik gertu dauden 3 liburu-etxoletan ere utzi ahal dituzu.